NAMIBIAKO
HISTORIA
K. a. 26.000an boskimanoen (Namibiako
lehen biztanleak) aitzinekoek labar-pinturak egiten zituzten, Afrikako
antzinakoenak. Mendeetan zehar migrazio ugari
egon ziren, hasieran khoisan etniakoak eta
gero bantu etniakoak (gaur egungo
biztanleriaren gehiengoa). Namibian oinak jarri zituzten lehen europarrak portugaldarrakizan
ziren XVI. mendean, baina Namib eta Kalahari
basamortuak hesi handiak bihurtu ziren europarren esplorazio eta
kolonizaziorako. XIX. mendean ingeles eta alemaniarraklekutzen
hasi ziren Namibian, eta azkenik 1884an alemaniar
kolonia bilakatu zen. 1904an hereroak,
bantu herri bat, alemaniarren aurka altxatu ziren. Hereroak sarraskituak izan
ziren, lehen Waterberg-eko batailan eta gero kontzentrazio-esparruetan.
Hereroak gerraren aurretik 80.000 inguru ziren baina 1911n,
15.000 baino ez. Huraxe izan zen XX. Mendeko lehen genozidioa.
1915. urtean, Lehen
Mundu Gerran, hegoafrikarrek Namibia hartu zuten, eta 1920an Nazioen
Elkarteak Hegoafrikari agindua eman zion Namibia administratzeko.
Hurrengo urteetan Hegoafrikatik etorkin zuri ugari bertaratu ziren, beltzak
baztertzeko legeak indartu ziren eta haien matxinadak oso gogor zapaldu ziren.
1946. urtean
Hegoafrikak Namibiaren anexioa aldarrikatu zuen. NBEk gaitzetsi
zuen, baina Hegoafrikak ez zuen NBEren agintea onartu. 1959an Windhoek-en apartheid-aren
aurkako manifestazio bat zapaltzean, 57 beltz hil zituzten. 1960an SWAPO (South-West
African People's Organisation edo Hego-Mendebaldeko Afrikar Herriaren
Erakundea) sortu zen eta 1967an hegoafrikarren
aurkako gerrilla- borroka hasi zuten. 1968an NBEk
Namibia izena eman zion herrialdeari (ordura arte Hego-Mendebaldeko Afrika
deitzen zen). 1979an apartheid-a indargabetu zen. 1989an,
SWAPOk lehen hauteskunde benetan demokratikoak irabazi zituen; 1990ean,
Namibiak independentzia lortu zuen eta 1994an Walvis
Bay (Hegoafrikako barrendegia) berreskuratu.
Namibiako biztanleria, batik bat, iparraldean
kontzentratzen da, euri gehien egiten duen aldean. Bantu familiako
etniak dira jendetsuenak: ovanboak, kavangoak eta hereroak. Namak hotentoteak dira
jatorriz, eta beste herri bat dute mendean, erdi esklabotasunean: damara
herria. Damarak beren nagusien hizkuntzan
mintzatzen dira, namaz, alegia. Boskimanoak dira
Namibiako etnia antzinakoena, nahiz eta, gaur egun, oso gutxi diren. Botswanako
boskimanoekin batera, boerrek sarraskitu zituzten Afrika hegoaldeko lehen
biztanle haien azken ondorengoak dira. Khoisan familiako
klik hizkuntzez mintzatzen dira (baita hotentoteak ere), eta egungo boskimanoen
arbasoak ziren Namibiako labarretako pintura ospetsuen egileak. Arraza zurikoak
100.000 inguru ziren independentziaren aurretik, eta gehienak Namibian geratu
ziren. Kolono alemaniarren, afrikanerren eta britainiar jatorriko hegoafrikarren
ondorengoak dira. Adin egiturari dagokionez, 0-14 urte bitartekoak
biztanleen % 44 dira, 15-64 urte bitartekoak % 52, eta 65 urtez
gorakoak % 4 besterik ez. Bizi itxaropena oso laburra dute, batez beste,
namibiarrek: gizonezkoek 41 urtekoa eta emakumezkoek 40koa. Emankortasun
indizea 4,9 haurrekoa da emakumeko. Biztanle dentsitatea oso eskasa da: 2
biztanle km2-ko.
Himba tribuari dagokionez, Namibiako
"Kunene" gunean bizi diren tribu semi-nomada bat da,
abeltzaitzarengandik bizi direnak, eta Hereroekin erlazio zuzena dutenak, izan
ere, jatorri eta hizkuntza berbera konpartitzen dute (duela 200 urte inguru
banandu ziren). Himba tribuak, duela hainbat mendeko tradizio eta bizimodu
berdina mantentzen duten afrikar tribu bakarra da.
Tribuaren buruzagia, liderra izateaz gain,
lider espirituala da ere.
Poligamia onartua dago, baina gizon bakoitzak
bi egun pasa ditzake emakume bakar batekin, dauzkan beste emakumeei kasurik
egin gabe. Esan beharra dago, hala ere, ez dela gizarte guztiz matxista, izan
ere emakume baten hilketak zigor handiago bat dakar gizonezko baten
hilketarekin konparatuz.
Duela oso denbora gutxira arte, Himbatarrak
gainontzeko biztanleriatik aldenduak bizi izan dira, baina 1990.ean Namibiak
independentzia lortu zuenetik, turismoak eraginda, gero eta integratuagoak
daude. Honek alde txar anitz ekarri dizkio tribuari, izan ere, turisten
eraginez, haien bizitza kaltetu duten elementuak sartzen joan dira beraien
kulturan, hala nola litxarreriak, haur gazteei hortzetako gabeziak sorrarazten
dizkietenak, edota alkohola, gizonengan batez ere alkoholismo arazo ugari
ekarri dizkienak.
Himba tribuko integranteek ez dute
arroparik erabiltzen, beraien genitalak estaltzeko besterik ez. Baina beraien
gorputzak apaintzeko hainbat ornamentu erabiltzen dituzte, hala nola lepokoak,
belarritako apaingarriak, ile kolore ezberdinak, etab.
No hay comentarios:
Publicar un comentario