NORTZUK GARA

Eskola jakin bateko bigarren zikloko talde berdea gara. Gure taldean adin nahasketa bat ikusi daiteke, izan ere 3º eta 4º mailako haurrak batera gabiltza. Klasean hainbat gai jorratzen ditugu, eta orain kultura ezberdinei buruzko ikaskuntzan sakontzen ari gara. Kultur-aniztasuna lantzen ari gara, eta eskola honetako talde  bakoitzak kultura mota jakin batzuei buruzko lanak egiten ari dira. Gure taldeari egokitu zaion gaia Afrikar kultura izan denez, bertako tribu bat aukeratu dugu gure lana bideratzeko.

Gure irakasleari ideia aproposa iruditu zitzaion egindako ikerketak eta lanak interneten eskegitzea, beraz, blog hau sortu genuen. Espero dugu gure ekarpenak baliagarriak izatea, norbaitek kultura honi buruzko informazioa lortu nahi badu. Besterik gabe, espero dugu zuen gustokoa izatea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario